Zerbitzuan

Valoración económica de los cuidados a las personas mayores dependientes e impacto en la generación sándwich

Poveda, C., Llaneza, C., Valoración económica de los cuidados a las personas mayores dependientes e impacto en la generación sándwich 2025, n. 85, 2025, p. 21-32.

Laburpena

Azterlan honen helburua da adinekoen zaintza informalak ikusaraztea eta ekonomikoki kuantifikatzea, sandwich-belaunaldiaren analisian nahiz genero-desberdintasunetan arreta jarrita. Zaintzaile informalaren profila, zaintzan emandako orduak eta balorazio ekonomikoa aztertzen dira. Kalkuluen arabera, zaintza informalak Kataluniako BPGaren %2,2 eta lan egindako ordu guztien %6,8 izango lirateke. Emakumeek zaintza horien %66 haien gain hartzen dute, eta, gainera, gizonek baino neurri handiagoan bateratzen dute enpleguarekin, eta eragin handiagoa eragiten die osasunari eta ongizateari dagokienean. Aurreikusten denez, aldaketa demografikoaren ondorioz, 2050eko egoera jasanezina izango da zaintza-lanak banatzeko eredua aldatu gabe, bai gizartearen eta familien artean, bai familien barruan, gizonen eta emakumeen artean.