DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO ETA BABESTEKO POLITIKA: BALDINTZA OROKORRAK
Mesedez, irakurri arretaz erabilera baldintza hauek, web orri hau erabili aurretik. Web orri hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak besterik gabe onartzea dituela erabilera-baldintzak. Baldintza horiekin ados ez bazaude edo zalantzarik baduzu, mesedez eskatzen dizugu ez erregistratzeko eta web orri hau ez erabiltzeko.
Datuen tratamenduaren arduraduna
Izena: SIIS Eguía-Careaga Fundazioa
Helbidea: Etxague Jenerala 10, behea, 20003 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 423 656
IFK: G20058897
https://ikusmirak.eus webgunearen xede nagusia informatzea da, bai eta herritarrak EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOAK kudeatzen duen Ikusmirak - Euskadiko Gizarte Politiken Behatokien zerbitzuen jakinaren gainean jartzea ere.
Euskadiko Gizarte Politiken Behatokia-k, pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua babesteari buruzko Europar Parlamentuaren 2016/679 eta 2016ko apirilak 27ko Kontseiluaren Araudia (EB) jarraiki, bere gain hartzen ditu datu pertsonalen babesaren arloko legezko betebeharrak, bereziki honako hauen gainekoak:
a) Datu pertsonalak dauzkaten fitxategiak edo tratamenduak.
b) Datu bilaketaren helburua.
c) Informazioaren hartzaileak.
d) Egiten ditugun galderak aukerakoak ala derrigorrezkoak diren.
e) Datuak ematearen edo ukatzearen ondorioak.
f) Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera
g) Tratamenduaren arduradunaren identitatea eta helbidea, edo, hala badagokio, haren ordezkariarena.
Zertarako tratatuko diren datuak
Ikusmirak webguneko formulario ezberdinetan erabiltzaileek adierazi beharreko datuak, jasotzen diren helbururako behar-beharrezko eta egoki direnak izango dira soilik, esaterako, aktualitate buletinen bidalketa, bilaketa dokumentalak edo Euskadiko Gizarte Politiken Behatokiei eragiten dioten gaurkotasuneko informazioaren eta albisteen bidalketa, eta tratamentu automatizatu bat ezarriko zaie.
Datuak gordetzea
Datuak gorde egingo dira datuok ezeztatzeko eskubidea erabiltzen ez duzun artean. Aldizka, kontaktuen datu-basea eguneratua mantentzeko, baliteke kontsultaren bat egitea jakiteko ea interesdunek artean jarraitzen duten Euskadiko Gizarte Politiken Behatokien informazioa jasotzen.
Datuak lortzea
Tratamendu honek interesdunek eman dituzten datuei eragiten die, baldin eta haiek erabiltzeko baimena eman badigute. Erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak fitxategi automatizatu batean jasoko direla eta fitxategiaren arduraduna EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOA dela.
Tratatutako datuak hauek dira: abizenak, helbide elektronikoa eta identifikazioa.
Nori emango zaizkion zure datuak
Ez zaie daturik jakinaraziko hirugarren enpresei, salbu eta ez bada legez behartuta. Halako asmorik izanez gero, asmoak eragiten dien pertsonei baimena eskatuko litzaieke aurretik.
Euskadiko Gizarte Politiken Behatokiek Europaz kanpoko guneetako enpresen zerbitzuak erabil ditzake datuak tratatzeko (mezuak bidali), hala nola, Mailchimp (The Rocket Science Group, LLC) enpresa, zeinaren pribatutasun-politika bere webgunean kontsultatu daiteke.
Eskubideak
Pertsona orok du eskubidea jakiteko ea Ikusmirak - Euskadiko Gizarte Politiken Behatokiak bere datu pertsonalak tratatzen dituen edo ez.
Bere datu pertsonalak ikusteko eskubidea du, eta, beraz, jakitekoa, besteak beste, bere zer datu erabiltzen ari diren, zertarako eta noiztik noiz arte erabili diren. Orobat du eskubidea okerrak edo osagabeak diren datuak zuzentzeko eskatzeko eta, are, datuak ezabatzeko eskatzeko, datuok eskatzean haientzat zegoen helbururako behar ez direnean.
Bere datu pertsonalak publiko egiten badira eta tratamenduaren arduraduna behartua badago datuak ezabatzera, arduradun horri eska diezaioke neurriak har ditzala, bere datuak tratatzen dituzten guztiei jakinarazteko datu horiek ezabatzeko asmoa daukala (ahaztua izateko eskubidea).
Egoera batzuetan, interesdunak tratamendua mugatzeko eska dezake. Orduan, datuak gorde daitezke, babesteko edo erreklamazioak egiteko. Tratamenduari muga kentzen bazaio, interesdunari jakinarazi egin behar zaio.
Egoera batzuetan, datuak tratatzeari uko egin diezaioke. Halakoetan, Ikusmirak - Euskadiko Gizarte Politiken Behatokiak datuak tratatzeari utziko dio, baldin eta ez badago legezko beste arrazoi premiazkorik edo ez badira datu horiek erabili behar erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik babesteko.
Interesdunak eskubidea du berari dagozkion eta arduradunari eman zaizkion datuak jasotzeko edo datu horiek tratamenduaren ardura duen beste pertsona bati transmititzeko.
Interesdunek eskubidea dute erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintari baten aurrean.
Eskubide horiek gauzatzeko, datuen titularrak idazki bat bidali beharko du, izen-deiturak eta NAN zenbakia adieraziz, helbide honetara: Etxague Jenerala kalea 10 - 20003 Donostia.