Familien Euskal Behatokia sortu zen 309/2010 Dekretua (EHAA 2010/12/02) indarrean jarri zenetik, eta Familiaren Behatokiaren xedea da etenik gabean Euskal Autonomia Erkidegoko familiaren errealitatea, egoera eta problematika aztertzea eta 13/2008 Legea, abenduaren 12koa, Familiei Laguntzekoa indarrean jarri zenetik garatu diren politiken eragina neurtzea.
Betetzen dituen funtzioen artean, ondorengo hauek daude:
- Ezagutza egokia bermatzeko azterlanerako ildo egoki bat bultzatu eta sustatzea, bai kuantitatiboa bai kualitatiboa, betiere aldatzen ari den familiaren errealitatea eta familiek hartzen dituzten funtzioen inguruan, berariaz, adingabekoak diren seme-alaben mantentze eta zainketaren arloan eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretan, bereziki kontuan hartuz kalteberatasun berezian dauden familiak.
- Familiako indarkeriaren inguruko egoeren errealitatea eta eboluzioa ezagutzea, modu horretan gomendio eta proposamenak gauzatzeko zerbitzu eta prestazioen eskaintzaren hobekuntzan, Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko azterlanerako dituen eskumenei lagunduz.
- Erkidego, Estatu, Europa eta nazioartean gai honen inguruko literatura zientifikoaren funtsa dokumental espezializatu baten etenik gabeko eguneratzea bermatzea, eta arautegiaren inguruko funtsa dokumental baten bitartez Euskal Autonomia Erkidego, beste autonomia-erkidego, Estatu eta Europar Batasunaren esparruan indarrean dauden arau horien guztien eskuragarritasuna bermatzea.
- Jarraipena egin indarrean dagoen Legeak eta familientzako sostengurako instituzioen arteko planek duten ezarpen eraginkorraz eta onartu diren neurri desberdinek duten eragin sozialaz.
- Eskatzen duten administrazio publikoak aholkatu familiaren babes, arreta eta sostenguaren inguruan.
- Familien premien inguruko ordenamendu juridikoaren egokitasunaz eskumenak dituzten administrazioak informatu eta erregulazio berri edo indarrean dauden horiek moldatzeko proposamenak burutzea.
- Legebiltzarrari informazioa eskaini, gutxienaz, Gobernuak familiaren instituzioen arteko planak aurkeztu aurretik.