Haurren eta Nerabeen Behatokia 219/2007 Dekretua indarrean jartzearekin bat sortu zen (EHAA 2007/12/20), eta bere eginkizuna da etenik gabe aztertzea haur eta nerabeen errealitatea, eta 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa indarrean jarri zenetik, bere aplikazioan garaturiko politiken eragina neurtzea.
Sortu zen 309/2010 Dekretua (EHAA 2010/12/02) indarrean jarri zenetik, eta Familiaren Behatokiaren xedea da etenik gabean Euskal Autonomia Erkidegoko familiaren errealitatea, egoera eta problematika aztertzea eta 13/2008 Legea, abenduaren 12koa, Familiei Laguntzekoa indarrean jarri zenetik garatu diren politiken eragina neurtzea.