Zerbitzuan
Solas ante el cuidado. Las vivencias de las mujeres que cuidan de un familiar con demencia y la soledad que las acompaña
Pinazo-Hernandis, S., Arregi-Amas, A., Solas ante el cuidado. Las vivencias de las mujeres que cuidan de un familiar con demencia y la soledad que las acompaña 2024, n. 83, 2024, p. 39-52.
Laburpena
Zainketek eragina izan dezakete zaintzaile nagusiaren gizarte- eta familia-sarean. Artikulu honetan, dementzia motaren bat duten pertsonen zaintzaile informalen bakardade-sentimenduei helduko diegu. Literatura zientifikoaren berrikuspenak adierazten dizkigun zaintzaren ondorio positiboak eta negatiboak ezagututa, ikerketa honen helburua da emakume zaintzaileen zainketa-esperientzian inplikatutako faktoreak ezagutzea: zaintza-lanek emakume zaintzaileen bizitza pertsonalean duten eragina aztertzea; zainketaren eta zaintzaren aurrean bakardade-sentimenduen arteko harremana aztertzea; eta beren burua zaintzen duten emakumeek dituzten premiak ezagutzea. Horretarako, elkarrizketa erdi-egituratuak egin zaizkie familiako zazpi emakume zaintzaile nagusiei, eta haien premiak sakonago ezagutzeko aukera eman dute.

