Zerbitzuan
?Lo primero, que nos dejen tranquilas?: sexu-lanaren estigma, indarkeriak eta erresistentziak
Alonso, L., de Juan, E., ?Lo primero, que nos dejen tranquilas?: sexu-lanaren estigma, indarkeriak eta erresistentziak 2026, n. 88, 2026, p. 33-48.
Laburpena
Artikulu honek sexu-lanaren inguruko estigma eta kriminalizazio-logikek eguneroko bizipenetan eta zerbitzu-ibilbideetan duten eragina aztertzen du, ikuspegi intersekzional eta feministan kokatuta eta sexu-langileen ahotsak erdigunean jarrita. Ikerketa kualitatiboa egin da, elkarrizketa sakonak, behaketa parte-hartzailea eta etnografia digitala triangulatuz; datuak analisi tematikoaren bidez tratatu dira, posizionamendu etikoa eta autoerreflexibitatea txertatuta. Estigmak isiltasuna, erruduntasuna eta tratu diferentziala eragiten ditu; kriminalizazioak klandestinitatea eta sarbide-oztopoak handitzen ditu osasun eta gizarte baliabideetan.
Aldi berean, erresistentzia praktikek —kalte-murrizketa, autoantolakuntza sareak eta pareen arteko jakintza— eta hauek sostengatzen dituzten baldintzek —talde identitatea, espazio seguruak eta parte-hartze informatua—, agentzia indartzen dute. Gizarte zerbitzuetan harrera ez-estigmatizatzailea, deribazio seguruak eta koordinazio komunitarioa funtsezkoak dira; izan ere, despenalizazioan eta eskubide-ikuspegian oinarritutako esku-hartzeek emaitza hobeak ematen dituzte.

