Zerbitzuan
La respuesta social a las mujeres mayores víctimas de violencia de género en la Comunidad Autónoma de Euskadi
Herrero, I., Díaz, C., La respuesta social a las mujeres mayores víctimas de violencia de género en la Comunidad Autónoma de Euskadi 2025, n. 84, 2025, p. 73-83.
Laburpena
Genero-indarkeriaren biktima diren 65 urteko eta gehiagoko emakumeak ez dira oso agerikoak gizartean, eta ez dute presentzia handirik arreta-baliabideetan. Opakutasun horrek biktima gisa duten berezitasuna ezagutzea oztopatzen du, eta zaurgarritasun bereziko egoeran jartzen ditu. Testuinguru horretan, ikusten dugu gizarte-sistemaren erantzuna ez dagoela behar bezala egokituta adineko biktima horien berezitasunera. Hainbat faktorek eragiten dute egoera hori, hala nola, emakume horiek ez dituztela baliabideak ezagutzen, haien kasuak antzematea zailagoa dela, eta, biktima gazteagoekin alderatuta, baliabideetara iristea eta arreta-prozesuan mantentzea ere zailagoa egiten zaiela. Era berean, identifikatu dugu elkarteek zeregin garrantzitsua dutela adineko biktima horiei emandako gizarte-erantzunean.

