Zerbitzuan

La regulación de la responsabilidad de cuidar y su impacto de género

De las Heras, S., La regulación de la responsabilidad de cuidar y su impacto de género 2015, n. 60, 2015, p. 63-74.

Laburpena

Zainketen antolaketa sozialaren oinarria da, hein handi batean, bere inguruan buruturiko erregulazio juridikoa. Bertan zehazten da zein pertsonek eta zein modutan zaindu behar dituzten, eta norenak diren zainketen inguruan gertatzen diren ardura horiek. Azterlan batzuek erakusgarri jarri dute Espainian indarrean dagoen zainketen sistema oinarritzen dela lanaren banaketa sexualean, eta horren ondorioz, arlo pribatuko jarduera propiotzat ulertzen den heinean, emakumeek izaten dutela zainketen ardurarik gehien. Horren haritik, artikulu honetan zalantzan jartzen da zainketen antolakuntza juridikoaren atzean ageri den ideologia zein den. Bertan nabarmentzen dira horrek dituen ondorio sozial eta eskubideen urraketak, eta baita ere azaltzen da esparru juridiko berri bat osatzeko premia, horren bidez zainketen arduren inguruko bidezkoa izango den banaketa bat egin eta berauen egoera eta gaitasun desberdinei laguntzeko premiako dituzten arreta berezituak eskubideen bitartez bermatu ahal izatea.