Zerbitzuan
Gipuzkoan zaurgarritasun bereziko egoeran egiten diren zaintzaesperientziei buruzko azterketa kualitatiboa
Peña, S., et al., Gipuzkoan zaurgarritasun bereziko egoeran egiten diren zaintzaesperientziei buruzko azterketa kualitatiboa 2025, n. 86, 2025, p. 89-100.
Laburpena
Badira berariazko ezaugarriak eta zirkunstantziak dituzten zaintzaile talde batzuek kalteberatasun egoeran jartzen dituztenak. Literatura zientifikoaren arabera, kolektibo horiei ezkutuko-zaintzaileak edo ikusezin bihurtutako zaintzaileak deitu izan zaie, zaintzaileek eskura dituzten zerbitzuak edo baliabideak eskuratzen ez dituzten neurrian, edo, gutxienez, beste pertsona batzuek eskura ditzaketen neurri berean eskuratzen ez dituzten neurrian. Sarbiderik ez izatearen arrazoien artean daude, besteak beste, ezjakintasuna, egoera jasanezin bihurtu arte eskaera atzeratzea edo gizarte-estigmaren lotsa eta beldurra sentitzea. Hamar elkarrizketa erdiegituratuen bidez Gipuzkoan jasotako esperientziak oinarri hartuta, ikusezin bihurtutako taldeen zaintza-esperientzien zeharkako azterketa kualitatibo eta esploratzailea egin dugu, generoikuspegi intersekzionala erabiliz.

