Zerbitzuan

Fomento de la práctica físicodeportiva entre mujeres de origen diverso: iniciativas públicas guipuzcoanas

Zunzunegi, O., Iturrioz, I., Fomento de la práctica físicodeportiva entre mujeres de origen diverso: iniciativas públicas guipuzcoanas 2026, n. 88, 2026, p. 127-138.

Laburpena

Jarduera fisikoa eta kirola egiteak norbanakoaren ongizatean eragiteaz gain, komunitatearen parte-hartzea indartzen duela egiaztatu da, eta, horrela, gizarte-kohesioa bultzatzen dela. Horretaz jabetuta, administrazio publikoek gero eta interes handiagoa adierazten dute biztanleria ez-aktiboaren artean eta, bereziki, egoera ahulenean dauden taldeen artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko politikak ezartzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zerbitzuak hainbat ekimen garatu ditu azken urteotan arlo horretan. Testu honen helburua da haren testuinguruan deskribatzea erakunde horrek abian jarri dituen ekimenak askotariko jatorria duten emakumeen arteko jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko. Izan ere, gizarte talde horretan bi desberdintasun-faktore garrantzitsuk bat egiten dute: generoak eta kultura-aniztasunak.