Zerbitzuan

Eskola eta komunitate inklusibo baterantz: Ongi Etorri Eskolara proiektua eta Familia Laguna programa

Boluda, L., Zarauz, G., Eskola eta komunitate inklusibo baterantz: Ongi Etorri Eskolara proiektua eta Familia Laguna programa 2025, n. 84, 2025, p. 121-133.

Laburpena

XXI. mendeko testuinguru globalean, beste herrialde batzuetatik Europarako immigrazioa fenomeno sozial nabarmenetako bat da. 2010 urteaz geroztik, immigrazioa geroz eta nabariagoa da Euskadiko gizartean, baita bertako eskoletan ere, aldaketa eta erronka anitzen aurrean kokatu dituelarik hauek. Erronka hauei kulturarteko ikuspegi batekin begiratuz gero, heziketa ekarpen positiboa izan daitezke ikastetxeetarako. Betiere, beste herrialdeetako ikasleengan azaldu daitezkeen desabantailei hezkuntza-aukera berdintasunetik erantzuten bazaie, hezkuntza komunitate osotik. Idazki honetan, 10 urteko bilakaera duen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Gipuzkoako 19, Bilboko 2 eta Gasteizeko 2 ikastetxeetan martxan dagoen Ongi Etorri Eskolara proiektuaren esperientzia jasotzen da, baita honen baitan aurrera eramaten den gizarte- eta hezkuntza-akonpainamendurako Familia Laguna programa, eta honek duen eragina aztertzeko aurrera eramandako ikerketa baten emaitzak. Emaitzetan, Familia Laguna programa, familien arteko konfiantza-harremanak sustatzen, eskola eta komunitatera etorri berri diren familia etorkinen hezkuntzaren eta komunitatearen esparruko oinarrizko premiak eta bizi-baldintzak hobetzen, jarrera arrazisten prebentzioan, kultura-trukeak sortzen, euskararekiko motibazioan eta komunitatean parte-hartzea areagotzen laguntzen duela konprobatzen dute.