Zerbitzuan
Emakume migratzaileak: familia biltzearen arazoak eta horrek amaren eta seme-alaben arteko harremanean duen eragina
Aguirregabiria, A., Emakume migratzaileak: familia biltzearen arazoak eta horrek amaren eta seme-alaben arteko harremanean duen eragina 2023, n. 78, 2022, p. 127-142.
Laburpena
Egungo migrazio-fluxuek, iraganekoekin alderatuta, emakumeengan dute ardatz nagusietako bat. Familia biltzearen prozesua kideak banandu aurretik hasten da, banantzean zehar hedatzen da, eta kideak berriro bildu eta denbora batera amaitzen da. Egokitzapenean sortzen diren arazoak eta arazo horiek ama migratzaileen eta haien seme-alaben errealitatean duten eragina asko sakondu gabeko gaia da gaur egun, eta ikerketa honen helburua, hain zuzen ere, emakume migratzaile horien eta haien seme-alaben egoera aztertzea da. Horregatik, migrazio-prozesu bat aurrera eramateko arrazoiak ezagutzearekin bat, esplorazio-ikerketa honek bi alderdi lantzen ditu: emakume migratzaileek eta haien seme-alabek bananduta emandako denboran bizitako esperientziak aztertzen dira batetik, eta familia biltzeko prozesuan agertzen diren arazo eta zailtasunak bestetik. Hala, ikerketa kualitatibo bat egin dugu, kasu-ikerketaren metodologia medio, eta elkarrizketak erabili dira horretarako. Ateratako ondorio nagusiei erreparatuz gero, azpimarratzekoa da familia biltzean izugarrizko sufrimendua izaten dela: hasieran, kideen arteko harremana ezezagunen arteko harreman gisa identifikatzen da; eta, horrekin batera, erantzunik ematen ez zaien zailtasunak eta arazoak sortzen dira bananduta egon ondoko egunerokotasunean.

