Zerbitzuan
Crisis de los cuidados y servicios sociales
Fantova, F., Crisis de los cuidados y servicios sociales 2015, n. 60, 2015, p. 47-62.
Laburpena
Artikulu honetan aztergai hartzen da —izaera
kritiko eta proposizio moduan— zainketen inguruan gizarte-zerbitzuek betetzen duten rola, berariaz zainketen krisialdi gisara, gehienbat ekonomia feministak izendatu duen testuinguruaren baitan (bereziki nabarmenduz Espainiako egoera). Lehenik, aztertzen dira zainketen kontzeptua eta zainketen erlazio primarioak. Horren ondoren, aztertzen dira eskuartze profesionalen eta erlazio primarioen kontzeptua, betiere, erreferentzia gisara politika publikoak eta arlo horretan jarduten duten sektoreak kontuan hartuz.
Horretaz gain, interpretazio bat burutzen da zainketen krisialdiaren eta politika sozialen inguruan, horren ostean, interakzioa babestu eta sustatzen duten zerbitzu gisara (autonomia funtzionala eta erlazioen integrazioa) proposaturiko gizarte-zerbitzuen arloa aztertzera igarotzeko. Bukaeran, artikuluak proposatzen du zainketen krisialdiari gizarte-zerbitzuek eta Ongizate Estatuak erantzun ahal izateko agenda estrategiko bat, eta kontrasterako erreferentzia gisara aurkezten da Erresuma Batuko gizarte-zerbitzuen inguruko eztabaida.

