Zerbitzuan
Conciliación familiar y rendimiento escolar: una mirada sistémica a las condiciones del mercado de trabajo
Ortiz, V., Urraco, M., Conciliación familiar y rendimiento escolar: una mirada sistémica a las condiciones del mercado de trabajo 2022, n. 76, 2022, p. 59-74.
Laburpena
Gurasoek lana eta familia bateratzeko dituzten arazoek eta Espainiako hezkuntza-sisteman dabiltzan ikasleen eskola-errendimenduak zer-nolako lotura duten aztertzea: horixe da artikulu honen helburu orokorra. Jarraituriko metodologiari dagokionez, lana eta familia bateragarri egiteari buruzko bibliografia berrikusten da artikuluan, bai eta gai horrekin lotutako faktoreei eta gaiak seme-alaben emaitza akademikoetan izan ditzakeen ondorioei buruzkoa ere. Gaiari buruzko literaturaren analisiak agerian uzten du ikasleen eskola-errendimendua estu-estu loturik dagoela gurasoek lana eta familia uztartzeko duten moduarekin, eta hori, aldi berean, hainbat aldagairen baitan dagoela. Hain zuzen ere, langile-klaseko pertsonek eta familia gurasobakarretako aitek eta, bereziki, amek zailtasun handiagoak dituzte lana eta familia bateratzeko. Azkenik, zenbait neurri proposatzen dira, Estatu soziala bere osotasunean garatzeko hainbeste oztopo eragiten dituen arazo hori nola gainditu aztertzeko.

