Txostenak
Paternidades positivas: Cambios y retos en la implicación de los padres en la crianza y la corresponsabilidad. Informe de resultados = Aitatasun positiboak: Aldaketak eta erronkak aitek haurren hazkuntzan eta erantzunkidetasunean duten inplikazioan.
Universidad de Deusto, Paternidades positivas: Cambios y retos en la implicación de los padres en la crianza y la corresponsabilidad. Informe de resultados = Aitatasun positiboak: Aldaketak eta erronkak aitek haurren hazkuntzan eta erantzunkidetasunean duten inplikazioan. Departamento de Empleo y PolĂticas Sociales, Vitoria-Gasteiz, 2016, 75, 96 p.
Laburpena
Txosten honetan Aitatasun positiboak ikerketa-ekintza proiektuan egindako jarduerak daude. Proiektu hau nazioarteko hainbat unibertsitaterekin egindako lankidetza-proiektu baten barruan dago eta aitek eta hauen bikoteek etxeko eta zaintzako funtzioetan duten inplikazioari buruzko alderdiak aztertzen ditu; funtzio horiei lotutako aldagai psikosozialak, egiturazkoak eta sozio-demografikoak sakonago aztertzea da xedea. Galde-sorta batean oinarritzen da azterketa, eta datu binakatuak galdetu zaizkie 0 eta 16 urte arteko seme-alabak dituzten 118 bikote heterosexuali. Ispilu-ikuspegi hau sartzearen ondorioz, bikoteko bi kideen pertzepzioetan dauden aldeak berariaz ikusi daitezke eta esku-hartzeko balizko arloak identifikatu ere bai. Proiektu honen helburu nagusiak hauek izan dira: (1) bikotean bizi diren amek eta aitek balioetan, emozioetan eta pertzepzioetan dituzten desberdintasunak aztertu, (2) gizonek etxeko eta zaintza lanak berdin egitea garatzen edo galarazten duten aldagai psiko-sozial funtsezko batzuk identifikatu, eta (3) parte hartu duten bikoteei diagnostikorako eta hausnarketarako tresna bat eskaini, hobetu beharreko arloak identifikatzeko lagungarri izan ditzaten eta jarraibideak eman.

