Colecciones
Violencia contra las mujeres en Euskadi: percepción social y actitudes = Emakumeen aurkako indarkeria Euskadin: gizarte hautematea eta jarrerak.
Gabinete de Prospección Sociológica, Violencia contra las mujeres en Euskadi: percepción social y actitudes = Emakumeen aurkako indarkeria Euskadin: gizarte hautematea eta jarrerak. Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2021, 61 p.
Laburpena
Berdintasuneko sailburuak Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako «Emakumeen aurkako indarkeria Euskadin: pertzepzio soziala eta jarrerak» azterlana ere aurkeztu du. Azpimarratu duenez, azterlanetik ondorioztatzen denez, euskal gizartea atzo baino sentsibilizatuago dago berdintasunarekin, eta emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko gero eta neurri gehiago eskatzen ditu. Izan ere, azterlanaren ondorioetako bat da euskal herritar gehienek uste dutela emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitea lehentasuna izan behar dela Euskadirentzat (%84), eta %14k uste dute garrantzitsua dela, baina une honetan beste lehentasun batzuk daudela.
Gora egin du, halaber, desberdintasun-egoerak indarkeriarekin lotzen dituzten herritarren kopuruak: herritarren %89 oso edo nahiko ados dago gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun-egoerak irauten duen bitartean emakumeen aurkako indarkeriak jarraituko duela adieraztearekin (%59 oso ados eta %30 nahiko ados), eta 2015ean, berriz, % 77 ziren hala pentsatzen zutenak.
Bestalde, azterlan horren arabera, herritarrek ohikoentzat jotzen dituzten indarkeria motak honako hauek dira: sare sozialen bidezko jazarpena eta bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria psikologikoa.

