Zerbitzuan

Proyecto Izeba: una mirada a diez años de vínculos entre personas menores de edad tuteladas y familias voluntarias en Gipuzkoa

Soares, K., Proyecto Izeba: una mirada a diez años de vínculos entre personas menores de edad tuteladas y familias voluntarias en Gipuzkoa 2019, n. 69, 2019, p. 69-86.

Laburpena

Izeba Proiektua arrazoi ezberdinengatik euren senidetatik bereizita eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzan hartuta dauden pertsona adingabeen harrerako osaba- edo izeba-rola hartzen duten pertsona- edo familia-boluntarioen sarea da. 2009an sortu zen programa hau haur eta nerabe horien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko helburuarekin. Hala, programak figura honen eraketa sustatzen du, euskarria, afektibitatea, sostengua eta giza harremanen hedapena emango dizkieten erreferentzia familiarrak eskaintzeko adingabeei. Artikulu honek Izeba Proiektuaren Gipuzkoako ibilbidea jasotzen du bere hamargarren urteurrenean, eta bost atalez osatzen da: programaren deskribapena (helburuak eta gako nagusiak), esparru orokorra, bilakaera eta ibilbidea, egindako azterketak eta aurrera egiteko gakoak.