Haurren eta Nerabeen Behatokia 219/2007 Dekretua (EHAA 2007/12/20) indarrean jartzearekin bat sortu zen, eta bere eginkizuna da etenik gabe aztertzea haur eta nerabeen errealitatea eta 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa indarrean jarri zenetik, bere aplikazioan garaturiko politiken eragina neurtzea. Betetzen dituen funtzioen artean, ondorengo hauek daude:
Datuen bankuak errazten du lau arloetan (Familiak, Gizarte Zerbitzuak, Haurtzaro eta Nerabezaroa, eta Enplegua eta Inklusio Aktiboa) eskuragarri dauden adierazle eta estatistikak aplikazio interaktibo baten bitartezko kontsulta, modu honetan, erabiltzaileek landu eta jaitsi ditzakete taula, mapa eta grafiko propioak.
Txosten eta argitalpenen atalean eskaintzen da Behatokiek eta Sailak burutzen dituzten bai ikerkuntza bai aldizka edo noizean behingo argitalpenetarako sarbidea.
Gaurko gaien atalak biltzen du ondorengo hiru mota hauetako informazioa: prentsa-albisteak, legedia eta agenda.
Behatoki horietako bakoitzak bilaketarako kaxoi bat dauka, eta horren bitartez burutu daitezke berariazko bilaketa dokumentalak, modu honetan arlo bakoitzaren inguruan eskura dagoen espezializatutako dokumentazioaren bilduma zabalera sarbidea izateko (300.000 erregistro baino gehiago daude).