Zerbitzuan
Prestaciones para la conciliación de la vida laboral y familiar: una revisión de su diseño e impacto en los países de la OCDE
DomÃnguez-Olabide, P., Prestaciones para la conciliación de la vida laboral y familiar: una revisión de su diseño e impacto en los países de la OCDE 2021, n. 74, 2021, p. 33-54.
Laburpena
Familia-politikak gizarte-babeserako sistema gizarte-inbertsioaren paradigmara egokitzeko funtsezkoak dira. Politika horien esparruan, kontziliaziorako prestazioak funtsezko osagai gisa aintzatetsi daitezke. Familia-bizitzan eta lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko partaidetza orekatua sustatzera bideratzen diren heinean, enpleguan ematen den aukera-berdintasun ezari aurre egiteko, genero-rol eta -estereotipo tradizionalak hausteko, eta haurren arreta- eta zaintza-beharrak asetzeko tresna gisa aurkezten dira. Lan honek prestazio horiekiko lehen hurbilketa bat proposatzen du. Ariketa honetan, lehenik eta behin, literatura akademikoa berrikusi da, hizpide diren prestazioak dimentsio ezberdinetan dituzten eraginak ezagutzeko asmotan. Ondoren, prestazio horiek egituratzeko nazioartean leudekeen modu ezberdinak deskribatzen dira.

