Zerbitzuan

Parentalidad positiva: un eje para la intervención social con menores

Esteban-Carbonell, E., et al., Parentalidad positiva: un eje para la intervención social con menores 2021, n. 74, 2021, p. 55-63.

Laburpena

Familien errealitatean gertatzen diren aldaketek, besteak beste, guraso-funtzioak betetzean gero eta zailtasun handiagoa dakarte. Arlo horretan, gurasotasun positiboko programak seme-alaben premiei aurre egiteko tresnak eta abileziak eskaintzen dituen baliabide gertatzen dira. Aitzitik, programa horiek ugari eta askotarikoak direnez, sakon aztertu eta sailkatzea premiazkoa da. Artikulu honetan, gurasotasun positiboaren ikuspegia berriz aztertzen da, gai honetako gizarte-ikertzaileentzako ikerketaren hastapenerako. Horretarako, lehenengo atal batean, gurasotasun positiboa osatzen duten elementuak azaltzen dira. Bigarren atal batean, Europar Batasunak gurasotasun positiboari buruz erabili dituen tresnak aurkezten dira. Azkenik, gurasotasun positiboko programa eta ekintzek jarraitzen dituzten funtsezko elementuak berriz aztertzen dira, eta kalitate handiena dutenak ebidentzian oinarrituta bereizi.