Zerbitzuan
La infancia y sus derechos en los desahucios de Gipuzkoa
Miguelena, J., La infancia y sus derechos en los desahucios de Gipuzkoa 2015, n. 59, 2015, p. 93-106.
Laburpena
Krisi ekonomikoak Euskadiko eta Espainiako haurren pobrezia-egoera larritu eta gizarte-bazterkerian erortzearen arriskua areagotu du. Krisiaren adibideetako bat izan daiteke etxe kaleratze batengatik etxea galdu duten haurren kopurua. Hori dela-eta, artikulu honekin, etxe kaleratzeen fenomenoa testuinguruan jartzeaz gain, etxea galtzear dauden haur horien errealitatera gerturatzea dugu helburu. Gerturatze hori, 1989ko Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotzen diren Oinarrizko Eskubideen irakurketaren bidez egin dugu. Horretarako, haurren eskubideen babesean ardura duten eta horretan diharduten pertsona desberdinen testigantzak aztertu ditugu kualitatiboki. Emaitzek, etxe kaleratze prozesuak haurren eskubideetan eragina izateaz aparte, beraien bizitzako beste hainbat eremuetan eragina dutela erakusten dute.

