Zerbitzuan

Ideología política, actitudes hacia la inmigración y atribuciones causales sobre la pobreza en una muestra universitaria

Gatica, L., Navarro-Lashayas, M.Á., Ideología política, actitudes hacia la inmigración y atribuciones causales sobre la pobreza en una muestra universitaria 2019, n. 69, 2019, p. 87-98.

Laburpena

Lan honen xedea immigrazioari, pobreziaren kausa-atribuzioei eta aurreko bien jarrera hartze ideologikoari buruzko erlazioa ezagutzea da Bilboko unibertsitate-ikasleen lagin bat erabilita. Aldagai horien arteko erlazioak aztertzea proposatzen da, zentro-eskuineko ideologia politikoaren erlazio positiboa; eta modu indibidualean kausa-atribuzioen iraunkortasuna hipotesi gisara hartuta, baita kolektibo migratzaileari buruzko kontrako eta murriztailea den jarrera nabarmenagoarekin ere. Korrelazio bibariatuko analisiak, batez bestekoen konparazioak eta erregresio binariozko analisiak egin ziren. Kolektibo migratzaileen inguruko jarreren eta pobreziaren kausa-atribuzioen arteko alde nabarmenak aurkitu ziren, partaide izandako indibiduoen ideologia politikoaren araberakoak direnak. “Printzipioak eta berdintasun-politikak” eta “atribuzio indibidualistak” dimentsioak ageri dira parte-hartzaileen ideologia azaltzeko aldagai independente nagusitzat.