Zerbitzuan

De Promesa a Sarea: cuarenta años de Agintzari, una entidad vasca del ámbito socioeducativo

Artetxe, K., Alonso, I., De Promesa a Sarea: cuarenta años de Agintzari, una entidad vasca del ámbito socioeducativo 2019, n. 69, 2019, p. 39-51.

Laburpena

Lan honetan, Promesa kolektiboaren hastapenetik abiatuta Agintzarik izan duen bilakaera historikoa jaso da, 1977. urtetik gaur egunera arte, eskuartze sozio-hezitzailearen eta euskal gizarte-zerbitzuen sistemaren garapenaren testuinguruan. Gaur egun Agintzari ibilbide luzeko proiektua da, eta bere sektorean erreferente. Izan ere, gizarte ekimeneko kooperatiba (GEK) honetan 491 pertsonak lan egiten dute; eta 2014. urtean beste GEK bat sortu zuen: Zabalduz. Bien artean Sarea eratu zuten, eta 2017. urtean ia 21.000 pertsona artatu. Agintzariren bilakaera historikoaren gaineko analisi honek euskal gizarteak egindako ibilbidea zein izan den ikusteko aukera ematen digu, zein beharrizan izan dituen ematen du, baita eskuartze sozio-hezitzailearen zein gizarte hezitzailearen figuraren eraldaketa behatzeko ere.