Zerbitzuan
Bajos salarios y garantía de ingresos: diseño e impacto de los complementos salariales
Domínguez, P., Zalakain, J, Bajos salarios y garantía de ingresos: diseño e impacto de los complementos salariales 2023, n. 80, 2023, p. 35-59.
Laburpena
Artikulu honek SIIS Eguía-Careaga Fundazioaren Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuak Oxfam Intermonentzat egindako lan bat laburbiltzen du. Lanaren helburua soldata-osagarrien funtzionamendua deskribatzea eta lan-pobrezia murriztearen, enplegua lortzearen edo soldatak zehaztearen ikuspegitik duten eraginari buruz eskura dagoen ebidentzia identifikatzea da. Txosten honen bitartez, gainera, prestazio horien diseinuarekin lotutako oinarrizko aldagaiak zein diren adierazi nahi da, baita prestazioen eraginkortasunari gehien eragiten dioten elementu instituzionalak edo testuinguru-elementuak ere. Metodologiaren ikuspegitik, prestazio horiei buruz argitaratutako literatura zientifikoaren berrikuspenean eta gure inguruan mota horretako prestazio nagusi batzuen azterketan oinarritzen da artikulua.

