Zerbitzuan
Amatasunaren eta indarkeria matxistaren arteko harreman dikotomikoa: indarkeria matxistaren biktimak artatzeko zerbitzu baten kasua
Esnaola, O., Amatasunaren eta indarkeria matxistaren arteko harreman dikotomikoa: indarkeria matxistaren biktimak artatzeko zerbitzu baten kasua 2025, n. 85, 2025, p. 95-111.
Laburpena
Indarkeria matxistaren eta amatasunaren arteko harreman dikotomikoak indarkeria bizi izanak amatasunean eraginak ekartzen dituen moduan amatasunak indarkeria bizipenean ere eragina duela esan nahi du. Hau da, indarkeriak amatasunean ondorioak ekartzen dituen moduan, amatasunak indarkeriari aurre egiteko estrategiak ekarri ditzake. Azterlan kualitatibo hau Donostiako Indarkeria Matxistaren Biktimen Arreta Zerbitzuan egin da, bederatzi emakumeri eta hiru profesionali egindako elkarrizketa sakon erdi-egituratuen bidez, amatasunarekin lotutako esperientziak ikusarazteko. Emaitzek azpimarratzen dute arreta integralagoa eta pertsonalizatuagoa behar dela, amen eta seme-alaben arteko harremanen ikuspegia kontuan hartuta, esku-hartzeen kalitatea hobetzeko. Amaitzeko, azterlan honek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen artean amatasunaren berezitasunak aitortzearen garrantzia nabarmentzen du, esku-hartze optimizatuagoa lortze aldera.

